Bihurrik 5 metrokoa moztea lortu du!

Prestaketa luze eta gogorrak bere fruituak eman ditu eta Bihurrik Federazioko juezek 5 metrotan neurtutako pago egurra moztea lortu du. Lan horretan 3 ordu 7′ 48″ eman ditu eta 4.797 aizkorakada eman behar izan ditu.

Ez da ezagutzen tamaina honetako egurrik moztu denik, eta esan daiteke hau munduko marka izan dela. Zorionak!