San Andres Lehiaketa Bihurri eta Mendietarentzat

San Andres bezperan ospatu den bikote arteko lehiaketan irabazle suertatu dira Bihurri eta Mendieta.

Azaroaren 29an Eibarko Untzaga plazan ospatu den norgehiagokara 3 bikote aurkeztu dira:

  • Zubiaga eta Flores
  • Lopez Azpilikueta eta Amillano
  • Bihurri eta Mendieta

Guztira 10 enbor ziren ebaki beharrekoak, eta eguraldiak askorik lagundu ez duen arren, zai zegoen jendea gustora gelditu da ikuskizunarekin.