Mindegia eta Bihurrik pasa den urteko txapela berriztu dute Arraten

Bihurri eta Mindegiak osatutako bikoteak pasa den urteko txapela berriztu dute gaur Arrateko zelaian ospatu den San Isidro txapelketan.



Otsailean izan zuen lesio larria gainditu berri, maila ona erakutsi du Bihurrik, nahiz eta berriki hasi den berriz aizkorarekin lanean.



Hala ere aurtengo txapela kostatakoa izan da, 30 segundu besterik ez bait dira izan hiru bikoteen artean. 27 minutu eta 30 segundu izan dira irabazleek eman dutena eta 28 minutu besterik ez hirugarren gelditutakoek. Beste bi bikoteetako partaideak Azurmendi-Zelai II eta Peñagarikano-Agite izan dira.



Giro ederra izan da Arrateko zelaian eta hara gerturatu den jendetzak emozio handiz jarraitu du dema. Gaurko eguraldi eta beroak lagunduko zuen ere seguru.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude