Mendieta eta Bihurri, Lau Herrialdeetan irabazle

Pasa den larunbatean Azpeitian ospatu zen Lau Herrialdeetako txapelketaren finalean Bizkaia gelditu zen garaile, Bihurri eta Mendietak osatutako bikoteak ordezkaturik.Atzeratuta hasi zen Bizkaia ordezkatzen zuen bikotea baina kolpe gutxiko eta abiadurako froga irabazi eta azkeneko frogarako gelditu ziren lehiaketa nork irabaziko zuen jakiteke. Azken saioa erabakiorra izan zen eta Bizkaiko bikotea gailendu zen arabar, gipuzkoar eta nafarren aurretik.



Torneo arrakastatsua izan da eta emozioz betea ere, azken froga arte ez bait da jakin nork irabazi behar zuen.



Antolatzaileak eta publikoa pozik, txapelketa arrakastatsua suertatu bait da.