Hodei Ezpeleta, 7 urteko aizkolariaren debuta

Pasa den ekainaren 24an Altzolan (Elgoibar) ospatu zen San Juanetako erakustaldian parte hartu zuen Hodei Ezpeleta gazteak lehenengo aldiz.

Mendaroko aizkolari gazteak tamaina ederreko enborra moztu zuen, 9 minutuko denbora erabiliz lan horretan.

Erakustaldi hau aizkolari karrera handi baten hasiera besterik ez delakoan, animo eta besarkada handi bat hemendik Hodeirentzat.