National Geographic-ekin erakustaldia Elgoibarren

Datorren azaroaren 15ean Elgoibarko Foruen plazan erakustaldi bat egingo da, National Geographic-en Superhumans programa grabatzeko helburuarekin.

Munduko herrialde askotan beraien indarra erakusten ibili ondoren, Craig eta Paul Pumphrey anaiak Elgoibarrera etorriko dira. Horretarako, zenbait egun lehenago gerturatu eta Bihurriren eskutan jarriko dira, hemengo aizkora, harrijasotze eta gainontzekoak ikasi eta entrenatu ahal izateko.

Helburua, euskaldunon kirolak ikasi eta erakustea National Geographic telebista kanal entzutetsuan. Euskaldunen aldetik Ernesto Ezpeleta Bihurri, Flores, Zelai, Agite eta Ostolaza izango dira. Aurretik Haritz dantza taldearen erakustaldia izango da.

Hau dena datorren azaroaren 15ean goizeko 10etatik aurrera.

Eguneraketa (2008/11/15) – Erakustaldi ederra izan da, argazkiak hemen